miércoles, 30 de noviembre de 2016

Nire Voki-a

Hona hemen nire Voki-a !!



Interneten bilatzen...

Argi dago interneten, mota guztietako informazioa lor dezakegula, pentsatzen dugun edozein gauzetaz. Baina, nola jakin bilatzen dugun informazioa egokia dela ? Sarean edonork gauzak idatzi eta publikatu dezake beraz kontuz ibili behar gara.


Ariketa honetan, Xavi Hernandez- i buruz informazioa bilatu dut inolako seinu gabe eta ondorengoa agertu zait:





Ikusten denez, 2.940.000 emaitza aurkitu ditu 54 segunduetan, denak futbolarekin zerikusia dutenak eta wikidepiako bere bibliografia.

Kakotxoak jarrita eta berriz ere bere izena sakatuz, web gune berdinak agertu dira, baina hainbeste emaitzak ez, aldi honetan 1.300.000 egon dira 51 segunduetan.


Hirugarren bilaketan, + zeinua jarri dut bere futbol taldearekin eta aipatzekoa da zenbat jeitsi diren emaitzak, soilik 214 -raino. Orain agertzen diren emaitzak, gehienbat bideoak dira eta Al Sadd -ekin soilik erlazionatutako albisteak eta informazioa dira.


Bi futbolarien informazioa bilatzeko Xavi Hernandez or Andres Iniesta sacatu dut, eta bertan bien arteko berriak,argazkiak eta bideoak aurkitu ditut.




Google-en bilatu eta gero, beste bilatzaile batzuetan bilatu dut, haietatik hautatu dudana youtube izan da. Bertan Xavi Hernandez pases sakatu dut eta 17.600 emaitza atera zaizkit:









lunes, 7 de noviembre de 2016

IKT- AK HAUR HEZKUNTZAN

Gaur egungo gizartean , IKT-ak izugarrizko garrantzia hartu dutenez, ezinbestekoa da haurrei haien erabilpen egokia irakastea, modu autonomo eta egoki batean erabili dezaten. Irakatsi behar diren helburuen artean, garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu,Proiektu Kurrikularrean eta kudeaketan integratzea.
  • Ikasleek IKT tresnak autonomiaz eta modu egokian erabil ditzaten alfabetatzea.
  • IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.

  • Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena.
IKTak erabiltzen dituen gizarteak eskola eremuaren berrantolaketa eragiten du. Ondorioz, ikastolak antolaketa eredu egokiak arakatu eta garatu behar ditu. Giza baliabideen egokitzapena antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara egokituz. Baliabide materialen antolaketa ereduen aldaketak proposatu aprendizaia eredu desberdinetara egoki daitezen.

Hori dela eta, klaseko materialak egokitu behar dira, teknologia berriak sartzeko haurren garpenean, hala nola: arbel digitala, tabletak , ordenagailua, proiektorea... Honekin lortu nahi dena , ikasleen autonomia bultzatzea, elkarlana sustatzea, eragile aktiboa bihurtzea, erantzukizuna indartzea, ikasten ikasteko ahalmena garatzea, ezagutza kolektiboaren garrantziaz jabetzea...

Teknologien fenomenoa, adin guztiko pertsonak biltzen ditu, haur oso txikietik , adineko pertsoneraino. Horregatik, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotatik hasten dira teknologiarekin lehenengo harremanak izaten, hain zuzen ere , ordenagailuekin. Gelan landutakoaren osagarri modura, ordenagailuan hizkuntza, matematika, plastika,...indartzen dute ipuinak, puzzleak, marrazkiak eta hainbat ariketen bidez, modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.


Haurrak asko motibatzen dira modu honetan lan eginez, oso gustura ari dira;  irudi eta soinu erakargarrien bidez, haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin identifikatu eta oso arduratsu aritzen dira jolasean; jakinmin handia erakusten dute eta programak oso hizkuntza aberatsa erabiltzen du.

Hau guztia kontutan hartuz, esan dezakegu IKT-ak izugarrizko aurrerakuntza izan daitekeela haurraren garapenerako, ikasteko eta lan egiteko beste modu batzuk eskainiz. Baina ez zaigu inoiz ahaztu behar, IKT-ren erabilpen egokia sustatu behar dugula, erabilpen txarra , kasu batzuetan, kaltegarria izan daitekelako.